inprimatu
Nahiz gaztea nizan oraino adinez
Izenburua:
Nahiz gaztea nizan oraino adinez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1814.zk.
Orrialdea:
3

Nahiz gaztea nizan oraino adienz

 

 1

 

 Nahiz gaztea nizan oraino adinez

 Hogoi zazpi urteak ezin eginez

 Zuri buruz ni nago, Mendiague zinez

 Behar dutan laguntza kantuz galdeginez

 Zuk zerbait erranez

 Sendimendu onez

 Kanpoz eta barnez

 On ote nizanez

 Laguntzak on dira... zerbait dakitenez

 

 2

 

 Euskal-Herrian ez da ainitz bertsulari

 Diren bakarrak ere ez zaizkigu ari

 Arras zahartu dira, eskerrak Jainkoari

 Nunbait ene aldiko gertatzen da hori

 Nehor kontseilari

 Nehun ez bidari

 Bakarrik naiz sarri

 Frango trixte jarri

 Zuri nago semea nola aitari

 

 3

 

 Bi bertsulari zahar Euskal-Herrikoak

 Denboran izanak neurri gabekoak

 Zenbait bertsu eman Adema kartsuak

 Eta bertze haŕnbertze Dibarrart gaizuak

 Orai zahartuak

 Daude ezinduak

 Bozak ahulduak

 Akitu buruak

 Noizbait berea behar izpirituak

 

 4

 

 Horra adin handiak zer dauzkun ezarri

 Xahu ginen zu ez bazine jazarri

 Ez zakozuela barka hasi guduari

 Arbasoek artatu lehen mintzalari

 Gure euskarari

 Ohoreak hari

 Mintzairen amari

 Jainkoak eginari

 Argi bat eman du horrek munduari

 

 5

 

 Lurreko jakintsunek erraiten dutena

 Euskara da mintzaietan ederrena

 Eta bertzeak bertze orotan lehena

 Hortarik jali baita bertzen hastapena

 Beti ainitz pean

 izatu duena

 Berriki azkena

 ahanzten ez dena

 Debekatu nahi... in ez dirotena

 

 6

 

 Don Jose Mendiague Montebideotik

 Euskaraz emazu kantatzen gogotik

 Ni ere ariko naiz Euskal-Herritik

 Ez daukute kenduko mintzaia ingoitik

 Jainkoak zerutik

 Egin du errotik

 Segur naiz geroztik

 Guziak mundutik

 Juanen gira euskara-utzirik xutik!


inprimatu