inprimatu
Nahi balimbagira hil eta salbatu
Izenburua:
Nahi balimbagira hil eta salbatu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
901.zk.
Orrialdea:
5

Nahi balimbagira hil eta salbatu

 

 1

 

 Nahi balimbagira hil eta salbatu,

 Arte huntan behar gira kombertitu,

 Bekhatu egiteko kostuma kitatu,

 Lehen eginez ere urrikitan sarthu

 Ez berriz lerratu

 Ahalaz beiratu

 Ongi kobesatu

 Hiltziaz orhoitu

 

 Dembora joan eta ez baita probetchu,

 

 2

 

 Sortuz geroz guziek zor dugu hiltzia

 Deusik ez da gure munduko bizia

 Kita dezagun, kita, hemengo hauzia

 Garbiki etsamina konzientzia.

 Bertze munduan da

 Gure juztizia

 Azken sententzia

 Zer oren tristia

 Eternitateko penaren luzia.

 

 3

 

 Pena hetaraz geroz ez da libratzerik

 Eternitateak ez du finitzerik.

 Zombat arima ez da han kondenaturik

 Sekulan libratzeko ez esperantzarik

 Hetaz orhoiturik

 Etsemplu harturik

 Gauden lotsaturik

 Humiliaturik

 Noiz nahi partitzeko mundu huntarik.

 

 4

 

 Mundu huntako penak deusik ez dirade

 Bertzekoaren aldian itzalaren pare.

 Urtheak miliunka pasaturik ere

 Miserikordiarik han ez da batere

 Zeruko errege

 Oro zuri gaude

 Iguzu fagore

 Hortik altcha zaite

 Gure arima doloratuen jabe.

 

 5

 

 Jaunak egorri du zerutik galdea

 Herioa du bere mandataria.

 Hura jinez geroztik joan beharko gira.

 Ofentsatu baitugu gure gidaria,

 Gaiten humilia

 Demboraz balia.

 Eternitateaz

 Orhoitzen bagira,

 Zeruko atheak idekiko dira,

 

 6

 

 Andre dena Maria birjina garbia

 Zure laguntzaren beharretan gira.

 Ofentsatu baitugu gure jeun handia,

 Gure jujatzaileak prest izanen dira.

 Guk egin gaizkia

 bai eta ongia,

 heien arabera

 jujaturen gira

 Memento lazgarriak izanen dira.

 

 7

 

 Jaune zure graziak zoin diren handiak

 Ez ditazke erran hekien nombriak

 Zeruko iduzkia eta ilargiak

 Jauna gidatzen ditu zure boteriak

 Errebelatuak

 Gu zure ardiak

 Senda zatzu gure

 arima eriak

 Othoi ez abandona zure umiak.


inprimatu