inprimatu
Nafarroako 25 bertsularietan
Izenburua:
Nafarroako 25 bertsularietan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
,5
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1852.zk.
Orrialdea:
1

 TITULU1>Nafarroako 25 bertsularietan

 

 1

 

 Eskola gabe ene denboran ni ere nintzan hazia

 Eta gerotan hameka kezka hola badut ikusia

 Badatik, seme, eskola dela denen bide nagusia

 Hargatik egun errespetatzen that hire gutizia

 Eskuz bederen eta gogotik egin behar duk bizia

 

 2

 

 Aita batek du here semea ikusi nahia argi

 Hi ene ordain izan hitaiken pentsatzen diat nik garbi

 Aita pobrea bizi duk eta semea nahi dik handi

 Bainan badakik gaur egunean ez dela asko lantegi

 Ta eskoletan helburu gabe baditaikela geiegi

 

 3

 

 Hi entzun eta nere bihotza aurkitzen duk gaur larria

 Bainan semea entzutekotan gogoetan naiz jarria

 Badakik beti izan haizela hi guziz maitagarria

 Nahi bezala egin bizia, hori lukek pozgarria

 Bainan zeruaz ez otoi uka etxea eta herria

 

 Mendiburu

 

 Desenpatea dagola hemen

 errana daukute naski

 Eta Alkhat hau maite dut eta

 malte ere egiazki

 Bigarren kopa nik utz niroke

 hunentzat ez laike gaizki

 lenago erran dut koparentzat

 badauka bururik aski.

 

 Alkhat

 

 Mendibururen alderat egun

 egin izan dut urratsa

 Bihotz gogoak daldaran eta

 enetako zoin zen latza

 Elgarrekilan herriarentzat

 parez pare bagoatza

 Kopa batek gaur ez du erosten

 ahularen esperantza

 

 Me.

 

 Epai maikoek paperan beraz

 gaurkoan gaituzte hezi

 Parean otoi utz gaitzazue

 zertako debru berezi

 Talenduetan ere ez gira

 joango deusen ihesi

 Alkhatek gaurko huntan nik

 uste

 kopa hori du merezi

 

 AI.

 

 Merezia dut, sinetsia dut

 nik Mendiburuk erranik

 Lan berberean gabiltza gu'ta

 ez dezagun egin minik

 Ez diat oral artean nihauk

 izan hire atseginik

 Kopa hoietaz hau gabe ere

 hik baduk aski ukanik

 

 Me.

 

 Lagun maitea ez gaizki mintza

 ongiak har beza gaina

 Ta anal gisa kantatzen daiat

 hau beste horren ordaina

 Kopa hoi uzten daiat bihotzez

 akort bada epai maina

 Huni kopa hau emozue ta

 eni botil bat xanpaña

 

 AI.

 

 Uzten duela sari hori gaur

 botatu baitu bertsuan

 Bertzek utziz nik eztut nahiko

 hasi holako kasuan

 Xapelketa hau bururatu da

 oral gaude deskantsuan

 Koparik gabe egonen naiz ni

 Nafarraren zerbitzuan


inprimatu