inprimatu
60 urteko ezteiak
Izenburua:
60 urteko ezteiak
Sinadura:
M.X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.X

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1860.zk.
Orrialdea:
3

60 urteko ezteiak

 

M.X.

 

 1

 

 Aitatxi Fernando ta amatxi Josefin

 Hirutan hogoi une bizi elgarrekin

 Lau jenerazionek elgartuz bat egin

 Gaurkoan egun hori goxo izan dadin.

 

 2

 

 Bi alaba ta seme sortuak herrian

 Bertze bat aldiz guri begira zeruan

 Hogoi bat haur t'arraur bildu inguruan

 Egun urusagorik ote da munduan.

 

 3

 

 Bizitzeko lanean arizan azkarki

 Gauaz eta egunaz bietan bortizki

 Ez duzuela beti lo egun lasaiki

 Lehenago ez baitzen bizitza errexki.

 

 4

 

 Biak zuek bostgarren lerroan goi hari

 Zuen osagarria pare burdinari

 Bizitze luzakor bat eskainitz bieri

 Amar urten buruan dugun erreberri


inprimatu