inprimatu
Nevadako Artzaina
Izenburua:
Nevadako Artzaina
Sinadura:
M.U. [Uztarriztarra]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.U. [Uztarriztarra]

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
336.zk.
Orrialdea:
2

Nevadako Artzaina

 

M.U. [Uztarriztarra]

 

 1

 

 Amerikako menditik nahi ditut igorri

 Ene berri eta goraintziak Eskual herriari

 Nere aita ama on eta aurride heieri

 Gazte lagun on eta maite polit hari.

 

 2

 

 Bertsulariak badira ni baino hobiak,

 Kantuz ezarri baituzte hemengo berriak:

 Nere maneran horra nik ere neuriak:

 Bethi erran behar baitira goraki egiak.

 

 3

 

 Numbaiteko ezin bertziak oi hola emanik.

 Hoimbertze bidetan jina naiz herritik

 Ez plazerrez gose ez eta josteten ondotik,

 Zombait urthez lanerat gerokuaren gatik.

 

 4

 

 Nevadako desertu batian gorasko

 Bi urthe huntan arthalde baten zain nago:

 Gorphutzez hemen eta ere gogua oraino

 Ardura hegaldatzen zaut Eskual herriraino

 

 5

 

 Karro baten barnian ditut sukalde gambera

 Lau erroten gainian dadi zer muntadura

 Hau erabil baititake nahi den lekura

 Nerekin ekarriren dut nere sort-herrira.

 

 6

 

 Ez izana gatik ere hiriko Jauregian,

 Nere karruan bakarrik bizi naiz bakian;

 Jainkoari eskerrak bethi osagarri onian

 Bai, alegera, eta trankil bihotzian.

 

 7

 

 Sabai baten pare naiz Igande egunetan

 Ezin bainitake kausi meza bezperetan:

 Laneko egun ala eliza bestetan

 Diferentziarik ez da hemengo maneretan.

 

 8

 

 Negu beltza da hemen ostua eror pundutik,

 Horma, haize eta elhur edozoin aldetik

 Urthe erdia elhurra ezin kenduz zangopetik,

 Iguzkiak ez baitu aski berotzen zerutik.

 

 9

 

 Udan ederrago dira hemen ere bazterrak,

 Zelhayetan ikusten diren ontasun ederrak

 Nun ordia, nere herriko etche pollit gizenak

 Hango pentze, alhor eta mahasti urdinak?

 

 10

 

 Orotan uda eta negia, behar eta badire;

 Bainan artzainarentzat bethi uda hobe.

 Egun guzia elhurra eta euri eginik ere,

 Kampoan egon behar baitu zerua atherbe.

 

 11

 

 Ezkontzerik ez baitut oraino pentsatzen,

 Arthe huntan kozina dut nihaurek prestatzen.

 Garbitze ala churitze bai eta ere apaintzen,

 Hemen gerthatzen denak du denetan ikasten...

 

 12

 

 Baditake hemen ere kozinera finik,

 Pampignak iduriak lorios eta ederrik:

 Hain segur horietan ez da enetzat eginik,

 Eskual-herrian batto baitut ez duena parerik...

 

 13

 

 Andre onak badirela diote orotan;

 Bainan zaharrer hau dut aditu frangotan:

 Hoberenak direla bethi «Eskualdunetan» 

 Nahi badugu zoriona izan mundu huntan

 

 14

 

 Jainkoaren nahia neuria bezala badago,

 Ez naiz zaharturen ni hemen donado,

 Bertze hoinbertze dembora eginik oraino,

 Itzuli nahi nuke Eskual herriraino.

 

 15

 

 Mundu guzian baitira plazer eta penak,

 Batzu ttipi eta bestiak handiak direnak,

 Heldu diren bezala hartzen ditut denak.

 Etsemplua eman baitauku Salbatzaile onak.

 

 16

 

 Artzain izana distirant izar guzien artetik;

 Artzainak hari bea ar gaiten menditik.

 Janinko onari othoitzean bihotzaren erditik,

 Kantuz ar gaiten gero hil ondoan zerutik.


inprimatu