inprimatu
Urrezko ezteiak Ezpeletan
Izenburua:
Urrezko ezteiak Ezpeletan
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1926.zk.
Orrialdea:
6

Urrezko ezteiak Ezpeletan

 

M.T.

 

 1

 

 Gaurtik ohoratu nahi zaitut, Andueza familia

 Egun liauetan jakin izan dut hedatu zaikun berria

 Ezpeletako Mixelenbordan bizi senar emaztiak

 Mende erdi bat ezkondurikan, aurten urte betetzia.

 

 2

 

 Karolin eta Pier maiteak, iragan dira urtiak

 Zuen artean ez da ageri oraino diferentzia

 Elgarrentiako betigoxoak ta amodioz betiak

 Zuek ikusi eta iduri zauztela beti gaztiak

 

 3

 

 Zuen bortxazko berexte hura man zen egun batian

 Epe batentzat liasi zelarik gerla gorria Frantzian

 Zn ere, Pier, gizagaizoa, han zinen bertzen artian

 Zure emazte ta haur ttipia nigarrez utziz etxian.

 

 4

 

 Egun trixte hoik bazter ditzagun, goazen orai alaitzera

 Duzuen bihotz goresgarriak geramatza ahanztera

 Familiako ta adixkide, finen dira afaltzera

 Zuen urrezko eztei horiek batean ohoratzera.

 

 5

 

 Zorionezko egun eder bat desira zauztet bieri

 Zuen seme ta iloba ttiki, familia guziari

 Urte ainitzuz oraino bizi, eta izan osagarri

 Konplimenduak zauztet igortzen eta agurrak deneri.


inprimatu