inprimatu
Urrezko eztaiak Ahetzen
Izenburua:
Urrezko eztaiak Ahetzen
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984.zk.
Orrialdea:
3

Urrezko eztaika Ahetzen

 

M.T.

 

 1

 

 Bertsu batzuen ongi moldatzen, ez baitut hain bat usaia

 Sujeta baten gaur aertzeko etorria zait enbaia

 Gure herriko senar emazte batzu aipatu nahia

 Atzo igandez ospatu tuzte beren urrezko eztaiak.

 

 2

 

 Jan-Pierr'eta Kristin dira biak biziko lagunak

 Elgarri fidel, bete dituzte gaur berroitamargarrenak

 agertzen dute orainon ere bihotzeko maitasuna

 Agian luzaz ikus dezagun, bizi horren iraupena.

 

 3

 

 Buraso ere izan zirezte, bertzeak diren bezala

 Mundu huntarat eman tutzue hiru seme, bi alaba

 Giristinoki altxatu ere, zuek zinezten horrela

 Sortuak diren iloba ttiki, etsenplu bar dezatela.

 

 4

 

 Senar emazte maitagarriak, zirezte zorionean

 Familiako bildutasuna atzo zinuten etxean

 Otruntza on bat egin duzue denek omore onean

 Egin zazue, gisa berean, urte hainitzen buruan.


inprimatu