inprimatu
Sarako idazle biltzarra
Izenburua:
Sarako idazle biltzarra
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1801.zk.
Orrialdea:
4

Sarako idazle biltzarra

 

M.T.

 

 1

 

 Kantatzeko gogoa daukat bihotzetik

 Sujet bat arraroa dutala batetik

 Jendek jakina dute berri hoi engoitik

 Saran sortu zaikula eskola bat xutik (berriz)

 

 2

 

 Bigarren urtea du Idazlen Biltzarrak

 Horrat biltzen direnak baitira bakarrak

 Apez eta mediku, jakintsun suharrak

 Biltzarre horrek baba gaitzeko indarrak

 

 3

 

 Profita horiekin, entzuten da ele

 Denen konprenitzeko gibela girare

 Estimatzen ditugu, gure erakasle

 Pozez egonen gira horien ikasle

 

 4

 

 Sarako herri pollit, denen atsegina

 Plazerrez jiten gira beti zure gana

 Zure indar gaziez hasia den lana

 Bururatuko al da, hemendik aintzina

 

 5

 

 Idazlari guziak, zuen parabola

 Idatz idatziz denak Sarari doala

 Herri rnaitagarria, zutaz dut axola

 "Omordia" dagoen euskaldun kaiola

 

 6

 

 Oroitzapen bat dugu guziek goguan

 Luzaz atxikitzeko, bai, dugulakuan

 Buruzagi horiek eskertuz karguan

 Atsegin handiorik ez dugu munduan


inprimatu