inprimatu
Pantxoa Sein
Izenburua:
Pantxoa Sein
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1999.zk.
Orrialdea:
4

Pantxoa Sein

 

M.T.

 

 1

 

 "Lau Herrik" dute igande hontan

 Pantxoa Sein omendatzen

 Karia hortaz egun eder bat

 iraganen Arrangoitzen

 Meza euskaraz lehenik dute

 kantu ta bertsutan eskaintzen

 Bihotzez baitu pilota maite

 ta hori du merexitzen.

 

 2

 

 Pilotatzale izanen baita

 zuen egun berezia

 Euskal-Herrian pilota baita

 bakarrik zuen bizia

 Pantxoa ere plazetan dabil

 eginez ahal guzia

 Erakusten du gazte horier

 pilotak daukan grazia.

 

 3

 

 Apirilaren hamasei huntan

 Pantxoak zauzte gonbidatzen

 Haren ondoan iragaiteko

 lagon artea du maitatzen

 Holakoetan ohartzen baita

 nork zaituen estimatzen

 Igande ante erraiten zauzte

 eta denak besarkatzen


inprimatu