inprimatu
Mentaberriko igela
Izenburua:
Mentaberriko igela
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
651.zk.
Orrialdea:
4

Mentaberriko igela

 

M.T.

 

 1

 

 Uda minean denak lorian

 egarriari jazartzen;

 Partikulazki dugularikan

 esne hotzetik churgatzen:

 Mentaberrian hola zuketen

 senhar-emaztek pentsatzen:

 Kaiku bat esne emana zuten

 ibai-begian freskatzen.

 

 2

 

 Ibai-hegian ihia nasai,

 lehen auzoa, igela!

 Chorroa ferde, begia erne,

 zango-ta-besoz chabala,

 Urean eta basa horian

 igerikatuz dabila,

 Kaikua laster ikusi baitu

 ihitartean dagola!

 

 3

 

 Ur-bazterretik esne-untzirat

 igelak salto eginik,

 Zer harridura ez zaio jauzi,

 ibai zurian sarturik!

 Artetan esne hurrupaño bat

 erdi-beldurrez edanik,

 Zurian zuri baderabilzka

 zango-besoak ernerik!

 

 4

 

 Zango-besoak ibiliago,

 eta esnea loditzen...

 Joago eta gazatzenago,

 zer ari da bilhakatzen?

 Gaicho igela, azken buruan,

 ez dea gogor gelditzen,

 Bere presondei bilgor horian

 burrak duela zerratzen?

 

 5

 

 Mentaberriko etchekandrea,

 zato, ba zato, urera,

 Kaiku esnea, fresko-freskoa,

 ihidoietik hartzera;

 Ez zinakiken bere baitarik

 egiten zela zenbera,

 Ez eta burran jin zitakela

 igel gazte bat mundura?

 

 6

 

 Azken bertsuan eman dezagun

 alegiaren morala:

 Esnea bezain eztiek ere

 gogortzen badakitela,

 Zalapartaka erabiltzeak

 ez baitu onik nehola!

 Bego lekuko aipatu dugun

 Mentaberriko igela.


inprimatu