inprimatu
Kiki, gure xakur ttikia
Izenburua:
Kiki, gure xakur ttikia
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1900.zk.
Orrialdea:
3

Kiki, gure xakur ttikia

 

M.T.

 

 1

 

 Tristerik zauziei egun kantatzen hasik nigarra begian

 Zer gertatzen den, abisatzeko jendien aho mihian

 Xakur ttiki bat etxean naukan beti nere sahetsian

 Gaixtagin batek, pozoindaturik, sartua daukat lurpian

 Ezin ahantziz hura gogoan, min baitaukat bihotzian.

 

 2

 

 Kiki xakurra oroitpenezko baitzagon nere laguna

 Hil aintzinean, Mattinek zautan hitzņo bal neri errana

 Egun laburrak etorri zaizkit mundutik joanen naizena

 Nigarrik otoi, ez zauzun egin, emaiten zaitut ordaina

 Neri pentsatuz, xakur horrekin, izaiteko zoriona.

 

 3

 

 Egun gtiziez ni jeikitzean Kiki han zagon atean

 Loriatua noiz idekiko bai sartzeko sukaldean

 Gosari hura hartzen ginuen elgarrekilan batean

 Elgarrekilan, solas bezala, erraiten bien artean

 Hurbiltzen baitzen nere ondorat bizi baiginen bakean.

 

 4

 

 Gaixtagin hori nor ditaikenez nihondik ez dut aditzen

 Polizak ere lan asko dauzka holakoen arrapatzen

 Kriminelaren pare baitugu sujet hori akusatzen

 Gure Jainkoa, gaixtagin hoien otoi juje izan zaiten.


inprimatu