inprimatu
Joseph Laduche pilotaria
Izenburua:
Joseph Laduche pilotaria
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1918.zk.
Orrialdea:
7

Joseph Laduche pilotaria

 

M.T.

 

 1

 

 Azkain herria, Eskual Herriko, leku bat xoragarria

 Harat izanez, sentitzen baita, Larrun mendiko airia

 Uda ta negu, harat dabiltza, galdeka beti jendia

 Azkaingo plazan, nola ikusten, den beti pilotaria.

 

 2

 

 Errantzun batez, errexa baita, kausa hortaz mintzatzea

 Herri horretan, maitatzen dute, kantu, pilotan hartzea

 Doluminetan, sartuak dira, Joseph Laduchen galtzea

 Hura baitzuten, gazte gazterik, pilotaren sortzailea.

 

 3

 

 Besoak azkar, zangoak zalu, zen Laduxe pilotaria

 Hari hegira, jende guziak, egoiten ziren jarria

 Paregabeko, jokolaria, itxuraz xarmagarria

 Hura gogoan, egonen baita, ondikotz Eskual Herria!

 

 4

 

 Ez lotsaturik, egon lagunak, beti bizi da herria

 Nork utzi Panpi, aipatu gabe, seme bat maitagarria

 Milaka aldiz, aita semeak, elgarrekin ibiliak

 Panpi gazzea, izan zaite zu, beti aita iduria.

 

 5

 

 Oroitzapen hau, izpirituan, luzaro baita egonen

 Josepe Laduxe, beti bizirik, ikus dezaten Azkainen

 Semeak segur, aŕtak bezala, etsenplu dauku emanen

 Gisa horretan, menderen mende, pilotak, baitu iraunen.


inprimatu