inprimatu
Gure oroitzapena
Izenburua:
Gure oroitzapena
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1868.zk.
Orrialdea:
3

Gure oroitzapena

 

M.T.

 

 1

 

 Oroit zirezte lagunak

 nor zinuten ezaguna

 Aurten bortz urte hegaldatu zen

 herritar baten arima

 Berritzen dugu omena

 Mattin Aheztarranena (bis)

 

 2

 

 Uztail igande azkena

 hoita zazpiko eguna

 Egun horretan ospatuko da

 salbatzekotan arima

 Denetarik beharrena

 meza baitugu lehena (bis)

 

 3

 

 Hegoa eta Iparra

 denekin zen herritarra

 Euskal-Herria maite zuela

 bihotzean zaukan karra

 Penak utzi ta irri batekin

 gorderik beti nigarra (bis)

 

 4

 

 Oi'ama Euskal-Herria

 zain zazu bertsularia

 Gure hizkuntza maitagarria

 baztertzen baita hasi

 Itzali zaukun irria

 pitz dezala gazteria (bis)


inprimatu