inprimatu
Erretretarat doan bati
Izenburua:
Erretretarat doan bati
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1937.zk.
Orrialdea:
5

Erretretarat doan bati

 

M.T.

 

 1

 

 Nere izpirituan gauz bat berezia

 Orroitzekoa daukat lauroita zortzia

 Gure faturrarentzat erretiratzia

 Berroit'hamortz urtetan lana du utzia.

 

 2

 

 Ezpeleta utzirik sei urte Ahetzen

 Bere lanean beti zintzoki ari zen

 Zuen ofizioa, zitzaion gustatzen

 Bertze batentzat orai lekua du uzten.

 

 3

 

 Estimatzen delarik norbeit bihotzetik

 Atxikimendu hura sendi da barnatik

 Gure faturrarentzat herriak engoitik

 Konfiantza osoa bazuhen betitik.

 

 4

 

 Urte guziz bezala herriko etxian

 Maite dugu biltzea denek konpañian

 Aurten partikularra zen uste gabian

 Gure faturra baitzen ohore handian.

 

 5

 

 Eskerrak eman tutzu gurejaun merari

 Argazki bat eskutan baitzaitu ezarri

 Egunero behazu gure herriari

 Zuk hain maite zinuen hunen zerbitzari.

 

 6

 

 Nere koinat maitea, duzu erretira

 Orai andrearekin goxatuko zira

 Artetan trixtezian gertatzen bazira

 Zato gure etxerat, nere ikustera...


inprimatu