inprimatu
Emankizun bat Ahetzen
Izenburua:
Emankizun bat Ahetzen
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2002.zk.
Orrialdea:
4

Emankizun bat Ahetzen

 

M.T.

 

 1

 

 Asie guzian nere bihotza dut sentimenduz betea

 Adizkideak, milesker dener da nere eginbidea

 Mayi Bidartek ekarri bainau, izan dutan ohorea

 Haren ondoan, iduri zautan primaderako lorea.

 

 2

 

 Aspaldixkoan emankizunik ez zen eginik etxean

 Tristura batek hartzen ninduen gauza hortaz oroitzean

 Bi bertsulari etorri dira gogotik ni behartzean

 lkusten nuen Mattin bizirik, zagola bien artean.

 

 3

 

 Emankizun hou egonen baizaut, bai, sekulakotz goguan

 Ezponda daukat bizi hauzoan, ta Xanpun berriz portuan

 Bertsutarako xarmantak dira, direlarik hoik trenpuan

 Bertsuak baino ederragorik, ha ote dago munduan?

 

 4

 

 Mayi Bidarti nahi diozkat nere eskerrak bihurtu

 Maite Barnetchek utzi kargua horrek baitzauku onhartu

 Telebistako emankizunez emana baitzauku buru

 Euskal-Herria agertzen dauku behar dugula maitatu.

 

 5

 

 Telefonatu zuten ondotik ainitzek beren lorian

 Zenbait etorri ere pasaian nerekin mintza nahian

 Bertsu berri hauk nik idatzirik martxoaren hamabian

 Denei estima ona diotet erraten nere aldian.


inprimatu