inprimatu
Dama gazte xarmant bat
Izenburua:
Dama gazte xarmant bat
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1768.zk.
Orrialdea:
3

Dama gazte xarmant bat

 

M.T.

 

 1

 

 Gaur zuer kantatreko

 arin dut gogua

 Herritar jende onak

 girare bilduak

 Adinez garelakotz

 denak berdintsuak

 Pasa dezagun orok

 egun bat goxua.

 

 2

 

 Hirugarren adina

 adin ederrena

 Biziko griñetarik

 bazter ditaikena

 Segi dezagun beti

 hemendik aintzina

 Izanez fededuna

 ta omore ona.

 

 3

 

 Aurtengo itzulia

 da mendi aidera

 Lenbiziko pausua

 Itsasu herrira

 Laket lekua denetz

 guziek begira

 Hoinbertze etxe xuri

 xarmagarri dira.

 

 4

 

 Makea herri pollit

 orok ezaguna

 Zure gasna «Onetik»

 jastatzen duguna

 Bisitaz: jinen gira

 ahalik maizena

 Estimatzen den gauza

 bati fama ona.

 

 5

 

 Gasna jatearekin

 jiten egarria

 Baigorriko alderat

 gaitezen abia

 Mendi hasko guziak

 mahastiak dia

 Edan dezagun beraz.

 oi «Irulegia».

 

 6

 

 Euskal-Herrian bada

 xoko eder asko

 Hala nola Arrosa

 hor dugun lekuko

 Hotel eder bat dauka

 denen zerbitzuko

 Denen gustagarria

 nork zaitu utziko?

 

 7

 

 Lantegi bat badute

 egina berria

 Hau gazteriarentzat

 ez da alegia

 Elgarrekin egiten

 dute mubleria

 Gauza espantagarri

 «Denek» merezia.

 

 8

 

 Gure piaia huntaz

 gare orroitzeko

 Nehori zaiola

 ustez dolutuko

 

 Menturaz ez baigira

 berritz itzuliko

 Gure gidatzaileak

 tugu eskertuko!


inprimatu