inprimatu
Anamari zuretzat
Izenburua:
Anamari zuretzat
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960.zk.
Orrialdea:
4

Anamari zuretzat

 

M.T.

 

 1

 

 Ixtripu bat gertatu

 baitzauku Arbonan

 Ezin sinetsiz gaude

 hortaz mementoan

 Hogoita bat urtetan

 adin onenean

 Mundu hau utzi behar

 osasun betean.

 

 2

 

 Anamari maitea

 ez otoi ahantzi

 Zure aita ta ama

 haurride ta guzi

 Zonbat maite zintuzten

 zu partikulazki

 Nigarretan urturik

 orai tutzu utzi

 

 3

 

 Aita ama maiteak

 ez egin nigarrik

 Zuen alabak ez du

 malkoen beharrik

 Aingeruen artean

 da hegaldaturik

 Zer zoriona daukan

 zeruan sarturik!


inprimatu