inprimatu
Agur, jaun Burucoa
Izenburua:
Agur, jaun Burucoa
Sinadura:
M.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.T

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2061.zk.
Orrialdea:
7

Agur, jaun Burucoa

 

M.T.

 

 1

 

 Jaun Burucoa zuri

 jin zautzu orena

 Mundu hau zorigaitzez

 utzi daukuzuna

 Berri lazgarri horrek

 emaiten daut pena

 Aspalditik zintugun

 oso ezaguna.

 

 2

 

 Mixel gure etxean

 zaitut ezagutu

 Zonbat aldiz zuk Mattin

 ez duzu segitu?

 Bertsu saiotan zinen

 frangotan aurkitu

 Euskalduna zinela

 ez nahiz ukatu...

 

 3

 

 Trixturan jarria da

 gaur Euskal-Herria

 Zure beharretan zen

 hemengo jendia

 Euskalzale suharra

 ta sendagilia

 Pausatzeko har zazu

 zeruko bidia!...

 

 4

 

 Ehorzketak dirare

 gaur katedralean

 Lagunak jinen dira

 mina bihotzean

 Dorpe izanen baita

 zure kitatzean

 Azken agurra Mixel

 ikusi artean.

 


inprimatu