inprimatu
Gerlaren latza
Izenburua:
Gerlaren latza
Sinadura:
M.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2030.zk.
Orrialdea:
7

Gerlaren latza

 

M.S.

 

 1

 

 Gerla hasi zelarik, hamalauekoa,

 Sortua nintzan, xutik abiatzekoa,

 Ohartuz ez naizela beraz oraikoa

 Bidaia hortaz badut gaur kondatzekoa.

 

 2

 

 Aita armadetan zen, hazi gaitu amak,

 Horrek eman baitzazkon, gaixoari, lanak,

 Zonbat aldiz ez dauzku haurreri emanak

 Bizitzeko beretzat behar zituzkenak.

 

 3

 

 Denbora hau izan da ikaragarria,

 Gizon gazte guziez hustu zen herria

 Ezin bertze latzean jendea jarria,

 Noiz nahi heldu baitzen handik hil berria,

 

 4

 

 Orhoit naiz ikjarsirik ama nigarretan

 Berri hitsa ukanik aratsalde hartan,

 Zuen anai bakarra, hogoi bat urtetan,

 Handizki kolpatua zela guduketan.

 

 5

 

 Batek senarra hila, bertzeak semea,

 Haur ainitzek galdua aitaren bermea,

 Orhoit naiz, lau urteko, nintzan haur xjumea

 Zer trixturak ilhuntzen zerautan barnea.

 

 6

 

 Fededunek fedean kausituz laguntza,

 Eztitzen zakotela hain bat zorigaitza,

 Bertze batzuek galduz arrunt esperantza,

 Lau urteren buruan jin zen akabantza,

 

 7

 

 Egun hura izan da ezin ahantzia,

 Zerbeit baitzen orduan zen alegrantzia,

 Bazter guziak dena kantu ta jauzia,

 Gainerat garhaitzale ginuen Frantzia.

 

 8

 

 Gero ukan ginuen guk segurtamena,

 Goxatu baitzeraukun bihotzeko pena,

 Bertze gerla bat zela ezin zaitekena

 Orduko hura zela munduko azkena.

 

 9

 

 Hogoi urtez egonik denak arras geldi,

 Hogoi-hemeretzian, jin zen gure aldi,

 Zer dugun pairaturik, guk ere, han gaindi

 Pasatua ez denak ez dezake sendi.

 

 10

 

 Mundu huntan bagaude griņa bizietan,

 Osagarri ta lana denek mihietan,

 Bainan gerla lanjerra, gure begietan,

 Lehen ezar daiteke griņa guzietan.


inprimatu