inprimatu
Eskas eta sobera
Izenburua:
Eskas eta sobera
Sinadura:
M.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2072.zk.
Orrialdea:
3

Eskas eta sobera

 

M.S.

 

 1

 

 Bizian behar baita pairatu asko atsegabe klasa

 Eskasaz eta soberakinaz da egun gure solasa

 Jasan arazten baiteraukute penitentzia karatsa

 Horren gainean egiten dugu aspaldi huntan ametsa

 Denen onetan ezti ditezen "sobera eta eskasa".

 

 2

 

 Egundainoko erran zaharrak dionaren arabera

 Ez laike behar sekulan bien arte hartarik atera

 Nehork ez izan ezazol eta nehork ez izan minbera

 Bainan lur huntan guk bizitzeko dugun hazkurria bera

 Ikusten dugu tokika eskas "eta tokika sobera".

 

 3

 

 Zertako utzi aipatu gabe aroa eta sasoina?

 Bi urte huntan idorte dugu eta garbi zeru gaina

 Txarrez finen da, dudarik gabe, oraiko onen ordaina

 Hor ere juje uztea hobe zeru ta lurren itzaina!

 Aroan ere guhaurek ezin "izar nahi dugun haina".

 

 4

 

 Zikoitza beti penatua da, moltsa ez aski betea

 Diru gosean tormentatua, iragaiten du urtea

 Xahutzailea eta alferra, ardura fende tristea

 Gazte maitea, ez izaiteko geroan bat ez bestea,

 Begiztatzea hobe dukezu "horien bien area".

 

 5

 

 Batek lagun bat ezin hatxeman, bertzeak hiru lau berdin

 Fede oneko jende frangori emaiten baitu bihotz min

 Ezin onetsiz ez justizia hori hola izan dadin

 Atsolutuki norbeiten ganik nahi bailukete jakin

 Zertako dugun munduan hanbat "eskas eta soberakin".

 

 6

 

 Hain bat badela erakutsia baita denen ageria

 Izan dadien janarian ta, bereziki edarian

 Laneko suan ala hortako behar dugun tresnerian

 Bizi guzia behar ginduke denek pasatu lorian

 Denak ukaiten ahal balire "behar diren izarian".

 

 7

 

 Hura eletik ezin ixil ta hori iduriz ezin has

 Sobera eta eskasarekin denak bizi nahas mahas

 Nahirik ere negurri hura nehork ezin aurki arras

 Guk ez jakina izana gatik gaztea otoi zuk ikas

 Elgarri hurbil egon arazten "soberakin eta eskas".

 

 8

 

 Amodioa eskas delakotz baita askotan bekaizki

 Jenden artean ekartzen dauku zer nahik bezenbat gaizki

 Bihotz barnetan ere egiten artetan zonbeit sarraski

 Zertako jinak diren mundura: "sobers eta ez aski"?

 Gizonak guti jakina gatik, Jainkoak denak badazki!


inprimatu