inprimatu
Aireko lagunak Xalbadorri
Izenburua:
Aireko lagunak Xalbadorri
Sinadura:
M.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1373.zk.
Orrialdea:
5

Aireko lagunak Xalbadorri

 

M.S.

 

 1

 

 Orai lau urte xuxen gu Amerikarat

 Gomitua jin zaukun egiteko tur bat

 Sahetsean Xalbador aireko laguntzat

 Orhoitzapen hoberik ez daiteke hanbat.

 

 2

 

 Noiz izaiten ahal da holako laguna

 Hak azkartu derauku Euskaldun omena

 Oroz gainetik maite hak xinpletasuna

 Horrek egiten baitu maiz handitasuna.

 

 3

 

 Egunaz egin eta ainitz itzulika

 Euskaldunak atsetan bilduak trumilka

 Arrunt zainen gainean gure Amerika

 Xalbadorren bertsuak ezin igurika.

 

 4

 

 Miresgarria zaukun jaun horren dohaia

 Sustatzen gindakola kantuko enbeia

 Harrotu nahiz haren bertsuen kofoia

 Denak bertsulariak gu hartako doia.

 

 5

 

 Mundu hunen uztea iduriz Ian gaitza

 Orai arte trixtatzen zerautan bihotza

 Zu partituz geroztik ez zeraut hain latza

 Zure hor ikusteko baitut esperantza.

 

 6

 

 Euskaldun anai zazpi Probintzitakoak

 Eta urrun zarezten Amerikakoak

 Otoitzez bil ditzagun guk bihotz gogoak

 Gora beira dezaukun Xalbador Jainkoak.


inprimatu