inprimatu
Urrezko ezteiak urte hontan behin zelebratuak
Izenburua:
Urrezko ezteiak urte hontan behin zelebratuak
Sinadura:
M.P. (Pagola, Manex ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.P.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1733.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteiak urte hontan behin zelebratuak

 

M.P. (Pagola, Manex?)

 

 1

 

 Pentsu zenbait baditut hemen kantatzeko

 Hemen giren guzien alegeratzeko

 Urtxula eta Paxkal zuer erraiteko

 Egungoaz girela luzaz orroituko.

 

 2

 

 Aiherra hegal huntan zinezten elgartu

 Geroztik zuek biak nola ez bermatu

 Lur huntarik zerua duzue amestu

 Eta hunki guziak nola ez artatu!

 

 3

 

 Zuen altzotik joan lau same alaba

 Bakotxa bere moldez ari tirahala

 Etxean ikasita nola daiten alha

 Zuen etsenpluari Jarraiki ditela.

 

 4

 

 Lau seme alabekin beste biga ere

 Beti gogo onekin ikusi tutzue

 Zuen bidea etzen hertsia halere

 Seiak arta beroez zaindu gaitutzue.

 

 5

 

 Ene kantu hunekin goresmenak oro

 Bihar ere agian dugu kantatuko

 Jaunari baitiot gaur hauxe galdatuko

 Zuek biak qurekin luzaz beiratzeko.


inprimatu