inprimatu
Oro xitan
Izenburua:
Oro xitan
Sinadura:
M.P. (Pagola, Manex ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.P.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
812.zk.
Orrialdea:
4

Oro xitan

 

M.P.

 

 Egunak oiloaren pare

 xitatzen du zelhaia.

 Zelhailuzeak xitatzen du

 

 herri-bazter ixila.

 Herri-bazterrak xitatzen du

 teila-peko etxea.

 Etxeak berriz xitan dauka

 haurņoaren bihotza.

 Haurrak, bihotza dena othoitz,

 xitatzen du eliza.

 Elizak bere hegal-pean

 xitatzen hil ttipia.

 Hil-ttipiak bere kutxatik

 xitatzen du dorrea.

 Ezkila-dorreak xitatzen

 

 ixiltasun gozoa.

 Ixiltasunak xitatzen du

 daugin egun berria.

 Egun berriak xitatzen du

 heldu den gau berria.

 Eta gauak xitan derauka

 bertze haur bat ederra.

 Haur ederrak biharko dauka

 xitan orhoitzapena.

 Orhoitzapenak xitatzen du

 etziko ahanzpena.

 Ahanzpenak xitan zer daukan

 ez da argi-argia.


inprimatu