inprimatu
Elizaberrin bada gizonik
Izenburua:
Elizaberrin bada gizonik
Sinadura:
M.P. (Pagola, Manex ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.P.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1741.zk.
Orrialdea:
5

Elizanberrin bada gizonik

 

M.P. (Pagola, Manex?)

 

 1

 

 Elizaberrin bade gizonik

 geroan fidatzen denik,

 Horgo zelaian plaza eder bat

 baitago xutik emanik.

 Zenbat izerdi, zenbat enegu

 ez dira hortxet ereinik!

 Guzien bixtan eta denentzat

 nun hoinbeste zorionik?

 

 2

 

 Euskal-Herriko asko baitira

 omen ainitz axolatzen...

 Meria eta gobernuetan

 gaituztela berdin galtzen!

 Elizaberrin bide hoietan

 ez dira hanbat fidatzen,

 Orai froga bat tratu hoietan

 ez direla denak sartzen.

 

 3

 

 Euskal-Herria nahi badute

 zonbaitek zinez altxatu,

 Lehenik garbi behar lukete

 beren herrian mintzatu !

 Gero, marroak, adardun hoiek

 nun alha diren bilatu

 Eta multzoan hoien ondoan

 bermatzeko xede hartu!

 

 4

 

 Elizaberrin gore gizonak

 eta berdin emazteak!

 Zuen fedeak lekuko ditu

 oraiko gure gazteak:

 Plaza horretan bilduko dira

 nun nahitik jin jendeak...

 Elizaberrik ideki ditu

 begiak eta bideak...


inprimatu