inprimatu
Piarres Lafitte
Izenburua:
Piarres Lafitte
Sinadura:
M.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1710.zk.
Orrialdea:
7

Piarres Lafitte

 

M.M.

 

 1

 

 Euskal Herriko mendia

 Haritzez da apaindia.

 Itzal handiko zuhaitza,

 Neurri gabeko jakintza,

 Zabal ta suhar bihotza

 Zu zira gure haritza.

 

 2

 

 Euskal Herriko mendiak

 Harrokan ditu erroak.

 Sor dadin mundu berria,

 Aska gure aberria,

 Bizi guzian borroka,

 Zu zira gure harroka.

 

 3

 

 Euskal Herriko mendiak

 Ez daki nungo urtxoak,

 Hazkurri haren ezkurrak,

 Hazi dituen umeak.

 Zuri esker zenbat lagun

 Euskal seme dira egun?

 

 4

 

 Bihotzez beti zuri so

 Agurtzen zitut aitaso.


inprimatu