inprimatu
Otoz oto dabila
Izenburua:
Otoz oto dabila
Sinadura:
M.H.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.H

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
880.zk.
Orrialdea:
4

Otoz oto dabila

 

M.H.

 

 ERREPIIKA

 

 Otoz oto dabila Mari Amorosa:

 Ez du beste ametsik,

 Oto eder bat baizik!

 Otozaina nor duen ez da hain kuriosa,

 Gaixo Mari mentsa!

 

 1

 

 Lehen, neskak bazaude pollitak ginenetz,

 Aski okupatuak begi beltx urdinez

 Frango aipu bazuten mutiko lerdenez...

 Orai galde bakarra hainitzek, bai al'ez,

 Otoa badugunetz!

 

 2

 

 Lehen, neskak bazauden azkarrak ginenetz,

 Orhoit bide baitziren haurren osasunez:

 Odol eri ahulak segur zuen ezetz...

 Orai galde bakarra hainitzek, bai al'ez,

 Otoa badugunetz!

 

 3

 

 Lehen, neskak bazauden erneak ginenetz,

 Zentzudunen artean hautuak eginez:

 Xoxoak uzten zuzten airean joan beitez...

 Orai galde bakarra hainitzek, bai al'ez,

 Otoa badugunetz!

 

 4

 

 Lehen, neskak bazauden langile ginenetz,

 Senhar baten eskutik ogia beharrez:

 Alferrak ez ziren gai andere zuhurrez...

 Orai galde bakarra hainitzek, bai al'ez,

 Otoa badugunetz!

 

 5

 

 Lehen, neskak bazauden maiteak ginenetz,

 Bihotza amodioz kartsu ginuenetz:

 Sorhaioak kasatzen zituzten hasarrez...

 Orai galde bakarra hainitzek, bai al'ez,

 Otoa badugunetz!

 

 6

 

 Otoa eder bada, aski eder jauna;

 Otoa handi bada, jauna zentzuduna;

 Otoa goxo bada, jauna aski ona...

 Ototik jujatzea biziko laguna

 Daukate segurena!

 

 ERREPIKA

 

 Otoz oto dabila Mari Amorosa:

 Ez du beste ametsik,

 Oto eder bat baizik!

 Otozaina nor duen ez da hain kuriosa,

 Gaixo Mari mentsa!


inprimatu