inprimatu
Ximiko
Izenburua:
Ximiko
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
895.zk.
Orrialdea:
3

Ximiko

 

M.E.

 

 1

 

 Orai arte izanik beti alegera,

 Zerk gaitu lerrarazi maitia huntara?

 Nolaz zerauku lotu holako trixtura,

 Bihotza treinkatua daukun ilhundura?

 

 2

 

 Argi xirrixta hori izar begietan,

 Zure elhe eztia irri ezpainetan,

 Amodio pindarra piztuz nere baitan,

 Zorionez ninduzun airatzen bet betan.

 

 3

 

 Begiak ņirņiraka, plaņu, bekoz beko

 Xortaka urtzen zaizku bi nigar ihintzņo.

 Zintzurra agortua, mihian ximiko,

 Elherik goxoena laiteke idorxko.

 

 4

 

 Su garra bihotzean buhaka pizturik,

 Gogoa bozkarioz betea delarik,

 Haize hegoak berak ez luke indarrik,

 Haren ezeztatzeko, aski furfurarik.

 

 5

 

 Azken irri ezti bat dautazu ixuri,

 Zoinen hari goxoak josi bainu zuri.

 Zeruan uzten duen marra laze hori

 Airekoak derauka guretzat lotgarri.

 

 6

 

 Hain urrundik zu ganat berriz itzultzeko,

 Urtxoaren pare dut hori segituko.

 Sor-lekua eta zu ezen neretako

 Biziaren erroak zaizte sekulako.


inprimatu