inprimatu
Xahar bat gogoetan
Izenburua:
Xahar bat gogoetan
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1533.zk.
Orrialdea:
5

Xahar bat gogoetan

 

M.E.

 

 1

 

 Hirugarren adina orai dute deitzen 

 Erretreta denborak oro lilluratzen

 Izotzak arbola du ostoaz gabetzen

 Xahartzearen latza eni gogoratzen.

 

 2

 

 Gaztearan ahalak zoin ederrak diren

 Hurbildanik oraino ni orroitarazten

 Ustegabean dute ihesi egiten

 Gabetza horrek bainau bihotz erdiratzen.

 

 3

 

 Mundu hau den bezala orok dugu egin

 Ene partea nun den hain segur bertzekin

 Egintzaleak behar berri egon dadin

 Jainko onak banindu beti gazte egin!

 

 4

 

 Bizi hunen bidea ez baita luzea

 Begi aurrean daukat orai helburua

 Ni norat ari naizen ilun dut gogoa

 Mundłtarra naiz eta bai ongi lotua.

 

 5

 

 Mundu hunen estekak hain dira azkarrak

 Ezinbertzean orai nik utzi beharrak

 Bihotza hunki bezaut Kristoren indarrak

 Irauteko hark ditu lokarri bakarrak.

 

 6

 

 Oxala banindaike haur bihotz aldatu

 Maitasunaz biziak sentsu bat hartzen du

 Ederraren ederraz ez dadin funditu

 Xede horrek nezala betikotz sustatu.

 

 7

 

 O! maitasun goikoa zu denendakoa

 Nork ez dezake sendi galde bat goxoa

 Esperantxa beteak argituz geroa

 Xaharraren urratsa arinki baitoa.


inprimatu