inprimatu
Oilarandoiko beila
Izenburua:
Oilarandoiko beila
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1688.zk.
Orrialdea:
5

Oilarandoiko beila

 

M.E.

 

 1

 

 Maiatzeko goiz batez-eder da denbora.

 Gizonak goizik dira etxetik atera

 Lerroka badoatzi bideari gora

 Gidari hor dutela herriko ertora

 Oilarandoiko beila baten egitera.

 

 2

 

 Oilarandoi gainetik zer bixta ederra

 Bena jartzen delarik ingurunetara!

 Zelai-mendiak ikus daizke urrunera

 Arbasoak zoatzin mendi gain hortara

 Beren Nagusiari otoitz egitera.

 

 3

 

 Adartzatik beheiti, Leizartze, Arrola

 Segidan Munho gaine, hau dena arbola

 Heien arteanzenbait artzainen etxola

 Oilarandoiko malda trebesta dagola

 Zangoarekin hunkiz Baigorriko zola.

 

 4

 

 Kapera bat bazen hor aitek altxatia

 Aspaldiko denboran zagon eroria

 Baliatuz pareten lehengo harria

 Han bertan egina da kapera berria

 Kurutze bat ederra gainean jarria.

 

 5

 

 Kurutzea so dago Bankako alderat

 Eskuinetik Baigorri da herri eder bat

 Irulegi, Anhauze, Lasa ta Azkarat

 Garaziko herriak gero handik harat

 Guziak hartzen ditu bere gerizarat..

 

 6

 

 Iguzkia hastean Orhitik behaka

 Harendako-atea zabalik derauka

 Haize basari buruz kurutzia bularka

 Bati ongi-etorri, bertziari guduka

 Soaz begiratzen tu Aldude ta Banka.

 

 7

 

 Gain hartarat heltzea nolako den izan

 Ez dut «omen» erranen, nihaur han bainintzan,

 Ama onari gira galdezka arizan

 Urrunagotik ere aditzeko gisan

 Jaunaren hasarrea otoi ezti dezan.

 

 8

 

 Burutik buru ontsa egin dugu beila

 Euskaldunek egiten dakiten bezala

 Meza denboran, oi, zer kantu xaramela!

 Bertzaldetik ari zen mendien mazela

 Erran nahiz hek ere sinesten zutela.

 

 9

 

 Egun hortan kasiak gogoan dabiltzat

 Oi zer erakaspenak horiek guretzat!

 Kurutzea zaintzale bai-eta laguntzat

 Grazia zerbait nahi duten guzientzat

 Mundu huntako aie bertze mundukotzat.

 

 10

 

 Aintzineko lerrotan erran dugu behin

 Zaharra hartuz dela lan berria egin

 Guk ere behar dugu Jaunari galdegin

 Gauza bere gu baitan obra dezan berdin

 Arbasoen fedea gutan bizi dadin.


inprimatu