inprimatu
Moderna izana gatik
Izenburua:
Moderna izana gatik
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
937.zk.
Orrialdea:
8

Moderna izana gatik

 

M.E.

 

 1

 

 Otoa xarmanta da erdi beltx ta grisa:

 Lau errota-re baditu modernenen gisa...

 Bainan hortan joaiteko ez da behar prisa:

 Hortakotz du xofurrak ez pastu permisa.

 

 2

 

 Zer gustian joan ginen «jaun handi» jarri-ta!

 Segur ginen, karkulen egiten hasi-ta,

 Ez zutela utziko, oto hau kusi-ta,

 Permisarikan gabe holako bisita!...

 

 3

 

 Jendek zioten hartaz «vachement barrake»!

 Behatzen ziotela kusirik berak-e,

 Oto tzarra hasten da, gelditurik tente,

 Jauzi, ostiko, putar, irrintzina ta ke!

 

 4

 

 Ah! Zer den urgulua! Ta bizkitartean

 (Hau erraiten dautzuet, hemen gutartean)

 Leiorat ezin dena jartzen da atean,

 Oto hori bixtatik itzali artean!

 

 5

 

 Denek ontsa kusi-ta gibel ta aintzina,

 Partitu da otoa, nola erregina!

 Nagusiak: «Haiteke berriz hunat jina,

 Izanen dukalarik hortako adina!»

 

 6

 

 Gazteegi, bixtan da... eta agradosa!

 Ixila ta goxoa, iduri arrosa...

 Hirian bakarrikan uzteaz gu lotsa,

 Zortzi egunik barne bailaike esposa!...

 

 7

 

 Jin delarik orena permisa pasteko,

 Oto txarrak: «Ez niz ni egina kasteko!»

 Eta emana gatik bospasei ostiko

 Behar den tenorean ez da partituko!

 

 8

 

 Ah! otozain maitea, bizitzeko uros,

 Holako oto «jaun» bat zinez da agrados!

 Bainan kontseilu on bat, anai girelakotz,

 Permisaren pasteko bertze zerbait eros!


inprimatu