Hirugarren adinekoeri
M.E.
1
Graziaren urtean gertatu zaikuna
Baigorriko xaharren atera eguna
Mahainaren inguru otordua ona
Elgar idurientzat hauxe zoriona.
2
Hobeki ezagutuz gehiago maitatzen
Xaharraren bihotza hortaz da gosetzen
Elgartzeak bagaitu gu anai hobetzen
Atera egunari leial egon gaiten.
3
Ustegabean jin da gure xahartzea
Ezinbertzeak daukan hau azken partea
Hanbat nekea baita hola izaitea
Jaun onak goxa beza gure kurutzea.
4
Oraiko gizarte hau dezagun eskertu
Zuzenbidez laguntza ekarri baitauku
Gure izerdiaz da mundua edertu
Orai xahar egunak ditzagun goxatu.
5
Hirugarren adinak ezin du amentsik
Oi asko lokarriez buluztea baizik
Hortaz gogoa berri ahalaz apalik
Bertzela ote daike xahartze urosik?
6
Mundu hau aldatzen da nola sasoinetan
Gaztearen legea jartzen da denetan
Xahartze hau dohala penarik gabean
Larrazken bat bezala negu hurbilean.
7
Herrietan xaharrak gauden alegera
Bizia har dezagun heldu den bezala
Elgarren maitasuna azkartuz dohala
Ederra izan dadin xaharren arbola.