inprimatu
Herriko 22 auzotegiak
Izenburua:
Herriko 22 auzotegiak
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1162.zk.
Orrialdea:
5

Herriko 22 auzotegiak

 

M.E.

 

 1

 

 Xori batek egin deraut kantu

 Baigorrik ainitz kartier baditu

 Nahi badituzu ongi ezagutu

 Huna hemen zonbait pertsu.

 

 2

 

 Belexi lotua mendiari

 Gizona hor dago bizikari.

 

 3

 

 Beherago zirelakotz Etzaunalde

 Karrikan beharrez errabian zaude.

 

 4

 

 Ainitz zubirekin Heraunalde

 Hala ere ezin joan errekalde.

 

 5

 

 Harrokak dio oihanari

 Izpegiko erreka nehundik ez ageri.

 

 6

 

 Ixtorio zaharrak erraiten du ere

 Agotek egiri zutela Mitxelene.

 

 7

 

 Ohore ekar Patroinaren izenari

 Hori dohako Don Exteberi.

 

 8

 

 Plaza ederrarekin Karrika gaixto

 Bestaz eta ohorez nork zitu aseko.

 

 9

 

 Haize hotzik ez bada Oronozalden

 Su bazterretik urrunt Iparagerren.

 

 10

 

 Ahapetik Beliatze-k du erraiten

 Uros bizitzeko gorderik egon gaiten

 

 11

 

 Ohantze ederrean zaude Germieta

 Geroaz ez lotsa aberatsena zira-eta.

 

 12

 

 Okoze etxe zahar eta berri

 Herriak luke behar zu iduri.

 

 13

 

 Arrotzek egin dute Borzirieta

 Nundik diren nik debru dakita.

 

 14

 

 Berotzen baitu Jarako errekan

 Arno ona ere bada barrikan.

 

 15

 

 Argi-loak ezin engana Otikoone

 Lanari lotzeko hor dago erne.

 

 16

 

 Karrikari eman esku Leizparze.

 Bazter ez egoiteko hoinbertze.

 

 17

 

 Deitoragarri da Eiheralde

 Taloak maite ta eiherak alfer daude.

 

 18

 

 Auzo ttipi zazpi etxek dute egin

 Bakean egoiteko beti elgarrekin.

 

 19

 

 Zonbat guarda egonik Urdoze

 Kontrabandixtekin antolatuz aise.

 

 20

 

 Xume zaude Bidaur-behere

 Leu kartieren ixurgi hala ere,

 

 21

 

 Aspaldi kondenatua larre

 Oraino ez hartan Bastida bixkarre.

 

 22

 

 Harri gorriaz aberats Haitzalde

 Hole ezin egon erdi debalde.

 

 23

 

 Xori horrek kantatu ote du egirik

 Gogoeta nago adituz geroztik.


inprimatu