inprimatu
Goazen Erromara
Izenburua:
Goazen Erromara
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1308.zk.
Orrialdea:
4

Goazen Erromara

 

M.E.

 

 1

 

 Euskaldunek dezagun Erroma agurtu

 Gure ama Elizak ohantzea han du

 Haren oihu kartsua baitugu aditu

 Krixto baitan gizonak baketu behar du.

 

 2

 

 Baketzeaz eskale gaitezen apaldu

 Bertzela ezin daike bihotza uxtertu

 Bakearen iturri Krixto da bihotztu

 Besoak zabaldu ta gaitu besarkatu.

 

 3

 

 Petri, zure odolak harroka gorritu

 Kurutzean buruak lurra du hunkitu

 Krixtoren suak zaitu behin hortaratu

 Zure hobi gainean gu fede-berritu.

 

 4

 

 Paulo Aita Saindua, Petriren ordain zu

 Krixto baitan zaudezte biak eskuz esku

 Aita onak haurrari badauzka kontseilu

 Zure mezuaz gaiten betikotz oroitu.

 

 5

 

 Ohantzetik Elizak dei hau egin dauku

 Haur maiteak zaudezte gogoaz behartsu

 Krixtoren maitasunak zaitzaten hunkitu

 Haurride ezagutuz gu bozkariatu.

 

 6

 

 Beila hunek gaitzala egin krixtau berri

 Bai guziz barkatzaile, ez daa errex hori

 Maitasun hedatzaile gure herriari

 Bai guziz barkatzaile, ez da errex hori.


inprimatu