inprimatu
Egia
Izenburua:
Egia
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1238.zk.
Orrialdea:
5

Egia

 

M.E.

 

 1

 

 Oi illoba maiteak Patxi ta Maddalen

 Ait-amek jakin dute izenen emaiten

 Eskualdun zineztela sehaskan entzuten

 Etorkizuna ez da sekulan hautatzen.

 

 2

 

 Adimendu sortzetik hitz egin eskuara

 Bihozduna baitago ait-amen mintzaira

 HLntaz ezagut-garri munduan gizona

 Ezazuela uka izaite lehena.

 

 3

 

 Atxik-azue beti gogoa ernerik

 Entzutearekilan eskualdun kanturik

 Zonbat diren ederrak fedez kantaturik

 Xaramela-zkitzue gero bihotzetik.

 

 4

 

 Zuen gazte denboran dantzaz tentaturik

 Ikasi mutxikoak denetan lehenik

 Eskualdun nortasuna agertu gorarik

 Adin eder horretan gainditu behar dik.

 

 5

 

 Begiraturen zaizte bortizkeriatik

 Anaitasun beroak bide egiten dik

 Eskual herriak ere berritu behar dik

 Ederra izan dadin gazten odoletik.

 

 6

 

 Atseginen goseaz, gogoa harturik

 Bere borrokan dago mundua trixterik

 Bozkaria zazue bihotz bat emanik

 Gaztearentzat ez da deus ederragorik.

 

 7

 

 Eskualdun izaitea dagola garbirik

 Gizontasunaz jabe ez baitu parerik

 Haur maiteak, zaudezte beti orroiturik

 Behin batez Aitatxik ĞEGIAğ erranik.


inprimatu