inprimatu
Boz-ondo
Izenburua:
Boz-ondo
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
452.zk.
Orrialdea:
2

Boz-ondo

 

M.E.

 

 1

 

 Baditut eginak, bertsuak: berriak,

 On baitu tibertitzia, artetan jendiak.

 Etsenplua emanik, kontseilu gazitak.

 Eman gogo ditut, deneri koplak!

 

 2

 

 Pasatu dira bozak, Zuraide herrian,

 Emanak izan dira, gauzak agerian.

 Hauche zauku gertatu, joanden igandian

 Ezarri gaituztela, zaharrak lurrian!

 

 3

 

 Emanak ditugu, gaztiak merian,

 Egiteko hainitz, badela herrian.

 Joka ditela orai, gogotik lanian:

 Obrak ageriko dira, helduden urtian!

 

 4

 

 Hit-emanez geroztik, argi eta ura,

 Errech da hola, jendia lillura.

 Ez bada konplitzen, agindu den hura,

 Nunbait izanen da, hatnitz arrangura!

 

 5

 

 Jendearen argitzeko, pareka-hartuak,

 Aitzinera zauzkuten, emanak bertsuak:

 Emanen dituztela, deneri konduak,

 Daude bazterrak, alegeratuak!

 

 6

 

 Goaitatzen ditugu, kondu eta obra,

 Inposa asko eta, egitia malobra,

 Hoitarikan kampo, badakigu sobra,

 Deus ez den lekuan, neke dela kobra!

 

 7

 

 Orai ez nuke nahi, hoi ere ahantzi,

 Igortzen diot beraz norbaiti goraintzi!

 Hau zertako den, berak bidedaki,

 Ez ahal du izanen, eginaz urriki!

 

 8

 

 Ez deia bada gocho, ikusten denean,

 Ari direla gogotik, gaztiak lanean;

 Eman nahi dituzteta, bazterrak ordrean

 Bakotchak betza lagun, ahal den heinean.

 

 9

 

 Esperantza ditugu, obrada handiak,

 Hola baitirare, hoikien chediak

 Bidian ez baditu, trabatzen haiziak,

 Egun ederrik ikus dezake herriak!


inprimatu