inprimatu
Beila ondo
Izenburua:
Beila ondo
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1310.zk.
Orrialdea:
7

Beila ondo

 

M.E.

 

 1

 

 Beilarien gogoak

 Erroman argitu

 Mendekosteko suak

 bihotzak berotu

 Grazia hortaz Krixto

 guziek eskertu

 Gure beila dezagun

 orori kantatu.

 

 2

 

 Huts bidetan ginela

 han dugu senditu

 Krixto barkatzaileaz

 go oro elgartu

 Bekearen urtxoa

 han da hegaldatu

 Urtxo xuria otoi

 go segi gaitzazu.

 

 3

 

 Katakomba lur-petik

 Dorre haundiraino

 Ama Elizak hartu

 ainitz odol maino

 Busti beroa ez da

 xukatu oraino

 Orhoitzapen ekarri

 guk bizi gireno.

 

 4

 

 Aita Sainduak dauku

 besoa hedatu

 Behako ezti batez

 gaitu karesatu

 Aita on hortaz gira

 go bozkariatu

 Eliza lorios bat

 dezagun obratu.

 

 5

 

 Frantses Azisekoa

 zu zonbat behartsu

 Gabezia osoa

 duzu besarkatu

 Zutan haundi nahia

 bai ere zapatu

 Oi gure bihotzetan

 leku bat harazu.

 

 6

 

 San Frantsesen mezuaz

 gogoetaturik

 Girixtino biziak

 beretu behardik

 Behartsu sendi gabe

 ez Krixto gogorik

 Behartsu izan gabe

 ez amodiorik.


inprimatu