inprimatu
Askatasun gabea
Izenburua:
Askatasun gabea
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1339.zk.
Orrialdea:
5

Askatasun gabea

 

M.E.

 

 1

 

 Presondegi barnean bi espos besarka

 Azken gaua zer daiken ezin daike asma

 Hiltzera doanaren hau da testamenta

 Biziko azken hitzak ezin ahantz dira.

 

 2

 

 Mokanes busti hauxe sakelan har-azu

 Bihar agin nigarrak huntaz xukazkitzu

 Ohorezko leku bat etxean emozu

 Gau dohakabe huntaz zaitezen orroitu.

 

 3

 

 Gure seme maitea besotan har-azu

 Aita zendako hil den lañoki errozu

 «Askatasun osoa dezagun gozatu

 Oi gu denentzat aitak bizia eman du.»

 

 4

 

 Ene jarri tokian haurra ezarazu

 Aitaren ber gogoan haundiaraz azu

 Esperantza beteaz kantu egiozu

 Mundu edertzale bat hola eginen du.

 

 5

 

 Ene espos maitea, berriz ikus arte.

 Elgar maite dutenak berex ez ditaizke:

 Ene gogo nahiaz berme egon zaite

 Hiltze hunek dau-zula bihotzean fede.

 

 6

 

 Argi zirrintean zen atea ideki

 Nigar marraskaz elgar besok ezin utzi

 Gizon gaixoa zuten hil tkoian'zarri

 Martirraren odola oihuz geroari.

 

 7

 

 Alegia huntaz gu orai gogoeta

 Gizartean ez dadin holakorik gerta

 Askatasun gabean maitasunik ez da.

 Jainko nahia bera dugun errespeta.


inprimatu