inprimatu
Aitatxi-k Maddalen-i
Izenburua:
Aitatxi-k Maddalen-i
Sinadura:
M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1444.zk.
Orrialdea:
5

Aitatxi-k Maddalen-i

 

M.E.

 

 1

 

 Ai Maddalen Madalen, zoin xumea ziren

 Ene beso artean zaitut goxaturen

 Xaharra ere baita haurrera itzultzen

 Xarameletan biak gu loriaturen.

 

 2

 

 Ai Maddalen Maddalen, zoin ezti irria

 Aingeruari duzu segur ikasia

 Goiz garbiak berekin argi berezia

 Bozkariatzen duzu zuk etxe guzia.

 

 3

 

 Oi Maddalen Maddalen, bertzerik gertatzen

 Nigar xorta beroak begia bustitzen

 Orai danik biziak bihotza kolpatzen

 Ikasi beharko duzu hainitzen pairatzen.

 

 4

 

 Ai Maddalen Maddalen, egun bat izanen

 Nola xori umea balte hegaldatzen

 «Ni norbait banaizela» daukuzu erranen

 Biziaren oldarrak gaina baitu hartzen.

 

 5

 

 Ai Maddalen Maddalen, nor tira izanen

 Atxik azu gogoan nun sortua zlren

 Apaltasunaz nehor ez baita mendratzen

 Bihotza idekiz doa nor bera goratzen.

 

 6

 

 Ai Maddalen Maddalen, urtez iraganen

 Maitasun berri batzu dituzu eglnen

 Nola uda berrian kanpoa loratzen

 Halaber bizia da hein eder agertzen.

 

 7

 

 Ai Maddalen Maddalen behin gertaturen

 Zur'aitatxik ez baitu kanturik eginen

 Orroitzapena baizik ez baita gelditzen

 Harek lagunt gaitzala oraino elgartzen.


inprimatu