inprimatu
Donamartiri bi pertsu
Izenburua:
Donamartiri bi pertsu
Sinadura:
M., P. de
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M., P. de

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
843.zk.
Orrialdea:
3

Donamartiri bi pertsu

 

M.,P. de

 

 1

 

 Zer plazera neretzat irakurtzia kaseta «Herria»,

 Jalitzen baitzeraut nahi ala ez ezpainetarik irria!

 Badut orai ere artikulu bat irakurtu berria,

 Eman baiteraut bi bertsuren emaiteko thiria.

 

 2

 

 Nere bertsuak ikhus-eta ez, Jauna, othoi, izi,

 Behar baitugu biek bethi adichkide bizi!

 Ikhusten duzunian Charlech, ez othoi ahantzi

 Erraitia on phartez segur milaka goraintzi.

 

 3

 

 Gerlarat joaitia baiginuen denek gogotik onhartu,

 Denbora laburrik barne ginuen orok bide bera hartu;

 Arribatu-eta ginen denek laster ohartu

 Tresnarik gabe nola etsaiari behar zen oldartu.

 

 4

 

 Charlechek zuen irabezi gerla, Jauna, zure arabera,

 Zeimbeitek izan gintuen ez denek harma bedera

 Kartucharik gabe nuen izan nihaurek harma bera

 Egin bainuen: «Ontsa duk, segur, frantsesen bandera»

 

 5

 

 Zuk eta nik biek badugu segur haro,

 Nahiz ez duzun Amerikaren amodioa nik bezain bero.

 Huna: ez baliz jin-jin bazen ere gero,

 Aleman izanen ginen orai zu eta gu oro.

 

 6

 

 Nahiz ez naizen bertsuetan artzeko on,

 Nago ez othe den ni baino hoberik nehon;

 Izan ziten Jean-Baptiste ala izan ziten Leon

 Chahartu baigira, behar dugu biek orai ichilik egon.

 

 7

 

 Nere bertsuak ikusi-eta eginen duzu irri,

 Hola nahi nautzun igorri nere bihotzeko berri;

 Nahi bazinu gero ere bertsuetan ari

 Gelditzen naiz orai huntan, bethi zure zerbitzari.


inprimatu