inprimatu
Eskualdun semea
Izenburua:
Eskualdun semea
Sinadura:
M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1046.zk.
Orrialdea:
3

Eskualdun semea

 

M.

 

 1

 

 Begiak dituzu, zerua bezala,

 Urdin eta argi, berotzen dutela

 Beren so beroaz zure arpegia.

 

 2

 

 Biloak dituzu, elurra bezala,

 Xuri eta garbi, iduri zirela

 Gure sustagarri, eskualdun argia.

 

 3

 

 Mantenia duzu ezpata bezala,

 Xotil eta lerden salatzen duela

 Hanbat zintzo duzun izaite guzia.

 

 4

 

 Zure baitan dira, argitan bilduak

 Eskual semearen dohain aberatsak.

 Zutan kausitzen da, jakitatearen,

 Zuhurtzia eta goxotasunaren

 Bilduma osoa.

 

 5

 

 Zutan agurtzen dut

 Aitoren seme bat.

 Zutan maitatzen dut

 Eskualdun suhar bat.


inprimatu