inprimatu
Ainhoa beila
Izenburua:
Ainhoa beila
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
673.zk.
Orrialdea:
2

Ainhoako Beila

 

 1

 

 Ainhoako herrian da Atchulaiko mendia:

 Urrundik han ageri da kapera bat churia;

 Gogotik harat badoa eskualdun beilaria,

 Bihotzetik othoizteko Andredena Maria.

 

 2

 

 Mendekoste biharamun astelehen goiz hortan,

 Bazen ainitz mohimendu herriko karriketan:

 Herritar eta kanpotiar harat heldu betbetan

 Bizikletaz eta oinez, ainitzak otoetan.

 

 3

 

 Bederatziak irian elizako dorrean

 Ezkilak errepiketan hasten direnean,

 Chantrea kantari hor da aldare aintzinean:

 Denak dira abiatzen hor prosesionean.

 

 4

 

 Haur, gazte, gizon, emazte, emanak bi lerrotan,

 Kurutzea aintzinean gogo bihotzak sutan,

 Bideari dira lotzen kantuz errepiketan:

 Maldari gora doatzi kopetak izerditan.

 

 5

 

 Atchulaiko mazeletan artaldea iduri,

 Badoa jende ostea, jaun ertora gidari:

 Denak gogotikan dira emaiten otoitzari,

 Agur, agur diotela Arantzeko Amari.

 

 6

 

 Chantrearen boz ozena urrunera da heltzen,

 Amaren laudorioak dituela kantatzen:

 Bidez bide kantuz ari nihoiz ez da ichiltzen;

 Beilariak horrek ditu hola segur sustatzen.

 

 7

 

 Ene ondoan Aita Chorry gostuan doa oinez:

 Jaun hori da dener nausi kharrez eta adinez;

 Otoitz, kantu ta prediku harrigarri zen zinez:

 Ez dut uste mundu huntan holakorik badenez.

 

 8

 

 Jendea jarraikitzeko usaia chaharrari,

 Galborioan da gelditzen, beha Kurutzeari,

 Denen hutsez galdatzeko barkamendu Jaunari,

 Gogo onez beha dezon oi, bekatoreari...

 

 9

 

 Beilaren bururatzeko, huna meza saindua:

 Kaperaren aintzinera hor biltzen da mundua;

 Gain hartarik urrun doa denen otoitz kantua;

 Hola da Ama Birjina hobeki laudatua.

 

 10

 

 Atchulaiko gain hortarik choratzen da begia;

 Mendiak dira ikusten eta itsas hegia;

 Herri handi eta ttipi, bichta choragarria!

 Ama onak beira beza handik Eskual-Herria.


inprimatu