Kirikiņoa
Muniategi, Sabin
Kirikiņoa, trikua,
igali zalea degu
ta arantza zorrotzezko
soņanzki baten bitartez
babesten du bai bizia,
bere larrupe barruan
gordetzen duela burua.
Igali zalea denez,
dakuskezu sagastietan
baitere gaztaņadietan.
Somatutzen badu, bere
etsai, arerioren bat,
pelota lez borobildu,
ixilik da geldituko,
etsaia guztiz urrundu,
bistatik aldendu arte...
Txakur aundi edo txiki,
ĄZein abere ausartuko
koska agiten trikuari?
Kirikiņoaren bizkarrak
orraztoki bat dirudi
eta gogorrezko larrak.
Aunitz arantzaz bildua
orra or gure trikua!!
Trikuaren begiak txiki
nakar eta, ebanozko
botoitxuak dirudite
ain eder dizdiragarri!!!
|