inprimatu
Alea
Izenburua:
Alea
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
105

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Alea

 

Muniategi, Sabin

 

 Zuzara Jabea, mundua da zure alorra

 ereintzalle zara, gizona da zure azia;

 landare loretsu edo arantza ziztorra,

 egin bedi nai dozuna, bete zure naia

 

 Arri artean, sasi artean itzal gorriz

 betiko laiņopean, ez zuri ta eguzki,

 ala lur sakon, aberats, lur landu ta mamiz,

 zein aizek erabagi ete zun nire zori?

 

 Noizbait alorrak, zure itaia ikustean,

 bedar-txar ebagi asmoz... Enetxu enea!

 azken orduko egun edota gau baltzean...

 

 Uztatze egun ortan, alea nai neuke izan,

 danik-eta txikiena izanda be, alea,

 gordeko dan zure gari-pil, aletegian.

 


inprimatu