Abestu larroseari
Muniategi, Sabin
Bai, bai olerkari,
mundu etsipendu
errean bizi ba-gara be
odei arte baltzez
illun ta, urduri...
abestu,
abestu egiozu
abestu
maitezko gogo onez
bizitzaren etorbide dan
argiari
eta, larrosa ederrari
usain gozoa dixurin
aren espiritu
atsegingarriari.
Abestu egiozu
baita, egatzen dan loreari,
mitxeleta politari.
Abestu, abestu
arduratasun ben-benez
bizitza eredu
dan izaki edo landare
begiragarri bakoitzari
beuren Jaungoikozko
izantasun ta aintzamenez
|