Gizon bat eta zakur bat
Muller, G. Belmonte
Pozkidaz ikusten det gizon bat aurrean,
Eta zakur bat daukat nere aldamenean;
Batak du nigatikan itz gaizki egiten,
Eta besteak nere eskua miñazten.
Ura, juango da nere pausoen ondoren,
Nere burua nondik salgaiztuko duen;
Au ostera juango da, usai edo usman
Neri lagundutzeko, beti aurretikan.
Bata, nere progura juango da kochean,
Ni eramaten nauen gurdiren atzean;
lieatea, tristekiro eta urbillago,
Nere gorputzillari laguntzen da juango.
Gizonak esango du, zimiterioan,
"Lur azpian sartu zan: ¡goazen emendikan!.
Ez du ezerchoere esango zakurrak:
¡Anchen geldituko da egiñaz sollotzak!