inprimatu
Nikolasa aundiya
Izenburua:
Nikolasa aundiya
Sinadura:
Mujika, Zeferino
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Zeferino

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
118

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nikolasa aundiya

 

Mujika, Zeferino

 

 1

 

 Nikolasa aundiya

 da nere grazia

 Naparruan jayo ta

 Bizkayan aziya,

 oraindikan ez nago

 mirabe itzusiya

 buruko illea daukat

 urdintzen asiya.

 

 2

 

 Berrogeita sei urte

 daukat edadia

 zazpi arrua banaiz

 eskondu gabia.

 Alondegira sarritan

 billatu biria

 zurrutian badaukat

 abillidadia.

 

 3

 

 Aguardintarik etzat

 gustatutzen kasik

 atzo ere eznuben eran

 kuartillo bat baizik,

 ardo zuriya ere

 dedanian pozik

 ezin dedan denboran

 egoten naiz utzik.

 

 4

 

 Majo bat izandu det

 lengo egunean

 itza emandiyugu

 pozik degunean,

 conformatu gerade

 txit modu onean

 ez gerade asarre

 ontan gaudenean.

 

 5

 

 Gau batean egin dit

 bere etorrera

 ezgera allegatu

 estadu txarrera,

 moskortu ta orori zait

 zerraldo lurrera

 bolamotza bezela

 neronen aurrera.

 

 6

 

 Jan gutxi egin zuban

 eran berriz fuerte

 askosamar sartubak

 galdu zuban parte,

 zutik ezin egonda

 etxia aparte

 mututurik egonzan

 egun senti arte.

 

 7

 

 Ori da neretzako

 moduko gizona

 aspalditxuan badu

 moskortzen dan sona;

 palta ori badu baņa

 borondate ona

 eskontzeko agindu dit

 perkalesko gona.

 

 8

 

 Erregali orrexek

 poza eman ziran

 betiko sartu bada

 nere biotzean,

 idrolika sakubak

 badazkala etxian

 kamisa ere agindu dit

 ayek garbitzian.

 

 9

 

 Orrelako kamisa

 gustatzen zat neri

 jasteko pozak nago

 josi albaledi,

 puska askotakua

 joskura ugari

 atzegingo diyogu

 arkakosuari.

 

 10

 

 Esposatzeko daukat

 jazgera grabia

 fandangolarie naiz

 entero trebia,

 emango det lenbaņo

 itxura obia

 kamisa izango det

 bordadu gabia.

 

 11

 

 Oraintxen kontentu da

 Doņa Nikolasa

 oraindik ez negoan

 mirabe eskasa,

 txuleta ederrak jan

 zurrut egin lasa

 oraindaņo ez ditut

 egun txarrak pasa.

 

 12

 

 Erregaliyak ditut

 oso modakuak

 tapatuko ditugu

 betik gorakuak

 biyok tokatu gera

 gogo onekoak

 esposatu egin biagu

 gero gerokuak.

 


inprimatu