inprimatu
Eskola sarzea gogoan
Izenburua:
Eskola sarzea gogoan
Sinadura:
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alkat, Ernest

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2021.zk.
Orrialdea:
10

Eskolan sartzea gogoan

 

Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)

 

 1

 

 Beren bakantzak ezin ahantziz, haurrak sartuak eskolan

 Eta jadanik burraso batzu, hasiak dira karkulan

 Mirakuilurik aurten ere ez, guzientzat lan eta lan

 Denen bizitza dorpea baita, ez otoi etsi sekulan.

 

 2

 

 Segi gogotik gazte maitea, ta berdin zuk ere haurra

 Onen lerroan izaitekotan, erakuts zure indarra.

 Egun daukazun pindarra daike, geroarentzat su garra

 Euskal herriak baituke bihar, eskolatuen beharra.

 

 3

 

 Bere haurrentzat nor ez da ari, dena galde eta galde

 Nere bihotza beti zabaltzen, ikastolakoen alde

 Ingles, espaņol edo latina, izan zaizte denen jabe

 Bainan horiek otoi ikasi, euskara ukatu gabe.

 

 4

 

 Eskolan sartu haur horietaz, erdi amentsetan nabil

 Bihar herri ban zuena daike, balinbazirezte abil,

 Jakintza asko bila zazue, xendra guziak erabil,

 Edo bertzela biziko zaizte, beti bertzen esku makil.


inprimatu