inprimatu
Atseginetan dugulakotz jakin
Izenburua:
Atseginetan dugulakotz jakin
Sinadura:
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alkat, Ernest

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1019.zk.
Orrialdea:
5

Atseginetan dugulakotz jakin

 

Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)

 

 1

 

 Iholdi herriak daut gauza hau galdatu,

 Eta plazerrekin dut eman arrapostu.

 Berri ezti hau orok baitugu aditu,

 Horren aipatzeko nik egiten dut kantu.

 

 2

 

 Iholdi ta Bitiña badira bi herri,

 Familia emaiten ari munduari.

 Berriki esposatu zaizkigu bi xori:

 Amodio hoi orai hemen da kantari.

 

 3

 

 Iholdiar semea, Jean-Pierre espos jauna,

 Herriak desiratzen dautzu zoriona;

 Hoin xarmanta daukazu biziko laguna,

 Pollit eta eztia, zuri juhan dena.

 

 4

 

 Zuri esker edertu Iholdi guzia,

 Sano begiraturik horren gazteria:

 Eman dakotzu dantza eta teatria,

 Guzien bihotzetan eman bozkaria.

 

 5

 

 Maitasun eta griña duzu denendako,

 Beti prestik jarria xerbitxu iteko:

 Herriari eginik asko eta asko,

 Zonbait milesker dautzu Iholdik erteko.

 

 6

 

 Andre paregabea ta hola senarra,

 Familia hori segur izain da ederra.

 Amodioak eman du hor bere pindarra!

 Jainko jaunak dezala uroski begira!

 

 7

 

 Espos maiteak, otoi, adi parabola.

 Azkar zazue bada Arangoitz arbola!

 Hanitz same alaba desiratuz hola,

 Urrun hedatuko da eskualdun odola!

 

 8

 

 Henriette ta Jean-Pierre biek elgar maita,

 Munduko bizitzea bola eder baita;

 Aingeru batek dezan egun batez kanta:

 «Jainkoak eman dauzkit Ama eta Aita» 

 

 9

 

 Amodioz juntatu orai ta betikotz,

 Biziari doatzi alegera, airos...

 Miresgarri kustea holaxet bi bihotz:

 Zeruak lagun bitza, izan diten uros.

 

 10

 

 Bizian izan gatik egun on eta txar,

 Atsegin ala penak irri batekin har.

 Sustengu ta laguntza eskaint beti elgar

 Iholdik duke ono segur zuen behar!

 

 11

 

 Herriko desir onak zueri doatzi:

 Ez zaituzte segurki sekulan ahantzi;

 Bainan neure bertsuek behar noizbeit utzi.

 Amultsuki dautzuet erraiten «goraintzi».

 

 12

 

 Jean-Pierri desiratuz urostasun bero,

 Bururatzeko ditut emaiten bi lerro:

 Gutaz orroitu zaite, in zare leheno:

 Zuer beharra dugu orai eta gero!


inprimatu