Neguko goiz bat
Mugica, Emiliano
Leyoa irikita
jartzean begira
lurriñ izoztuak nau
jotzen arpegira,
lurreko gauz guziak
ezkutatu dira
¿lotan juan ote gera
beste lur berrira?
Churi daude mendiak
churi churi dana
ez da oraiñ agiri
len ikusten zana;
ara nolakoa dan
Jaungokuaren lana
eskañi dezayogun
otoitz chiki bana.
¿Esku miragarria
ez alda benetan?
lurra lorez betea
basoak loretan;
ichutuak gaudenak
lurreko gauzetan
ikusi nork egiñ dun
lan ori batetan.
Gau batean bakarrik
apaindu da lurra
zabalduaz gañean
zeruko elurra;
urtu danean goiko
laño mordo ura
izarrak bildu dira
betiko lekura.
Ateak irikitzen
astean eguna
igesi badijoa
gaueko illuna,
eguna zabaltzean
ikusten deguna
da biyotza barrendik
billatzen diguna.
Ikuzgarriak daude
zelai ta mendiak
elur mordoz beteak
arboldi guziak;
orrek erneko ditu
lurreko aziak
atozte ikustera
atozte choriak.
Eguzkiaren ertza
azaltzen danean
dizdizatzen asten da
elurra larrean.
Jaunak lur au onela
apaintzen duanean
¿zer ikusi bear degu
zerura bidean?
|