Malko garratzak
Mujika, Emiliano
Ixuri nitun malko samiņak
txukatu gabe dauzkat oraindik;
¨nola txukatu baldin ez badit
pozak ordaindu berotasunik?
Ez dakit zenbat, t'ez dakit nondik,
atsekebeak etorri zaizkit!
ta urrundu gabe dabiltz nigandik,
nere burua erotu nairik.
Zartu baņo len, gazte nitzala
jaulki zitzaizkin poz-gai guziak;
griņ txarrak ere izan banitun
arrunt betiko dauzkat utziak;
¨zergatik bada urratu naiez
kezka gabeko baten garbiak,
barrenen dabil atsekabea
ezarririkan gogo larriak?...
Atsegin guzik zapaltzen ditun
itzal illuna nubela jabe,
aurra nitzala-miņ garratzena!!-
gelditu nintzan guraso gabe.
Biotzko suak beltz daudelako
bizi samiņ au itzali arte,
etzait iņundik sortzen argirik,
argiak beltz ba neretzat daude!
Umetandikan nere odola
beazun tantoz zegon nastua,
orren gesal ta malko garratzez
bat egiņa zan nere txertua.
Ordu ezkero ementxe nabil
atsekabetan txit zoratua,
ozpiņ ibaian ezin aseaz
nere biotzan daukaten sua.
Ezaguerakin neregandu zan
uda gabeko negu luze bat,
muņetaraņo bada nik otza
txikitandikan sartua daukat;
Udaberriko txori txikien
txirulirurik ez da neretzat,
poza ta miņa, miņ biurtuta,
berdin dirata... neretzat beintzat.
Malkoz aseta, begiak lotan
gorri gordetzen oi diranean,
lozorroaren itzal beltzenak
galdetutzen dit-ea zer detan-
Ta ames gozoan itzal beltz ori
poz eman naiez, asten da bertan...
¨nola ordea liteke asi
poza igarri nere malkotan?
Miņez, askotan eskatu diot
obi gaņeko arri otzari,
altxa dedilla, laztan bakar bat
eman deyoan nere amari;
au ere baņo biurtutzen da
besteen eraz miņ emanlari,
ta orrengatik beti ta beti
malkotan nabil errukigarri.
Gau ilunetan illargiaren
izpi garbiak datozen eran,
miņen ertzetik oroipen batek
bein poz apur bat bidaldu zidan;
poz pittin arek aitortzen dizkit
zeru sariak norentzat diran....
¨neretzat bada izango ezdira
emen saririk ez badet izan?
Aldan lenena betoz ba, betoz,
betoz nigana nere azkenak,
kupida gabe ondatu naiez
nabilkiteta miņen almenak.
Betoz... bai... betoz! bete ditezen
atsekabeen larri latzenak;
ama gabeko umeen malkoak
egiz dirata miņ garratzenak!